Résultats de recherche de titre
Articles 61 à 80 sur 249
Gure Jerusalem galdua
Par Aingeru Epalza Ruiz de Alda. 2013
Istripua galarazi du, baina ahaleginak izerdi turrustak aterarazi dizkio, bisaian beheiti euri tantekin nahasten direnak. Zaldizkoak ere bere ibilia gelditu…
du. So ari zaio bere kaparen gibeletik. Belarri erdia falta du ezker aldetik eta eriaren distira hitsa dute haren begiek. Eztula egin du berriz, eztul heze itsusia. Gero listu egin du lurrera, ilun eta likatsu. Hotzikara lotu zaio elizgizonari, bizkarretik. Deabrua bere arimaren bila etorriz gero nola agertuko ote litzaiokeen gogoeta egin duen guztietan, gisa horretako begirada eta gisa horretako eztula izan ditu gogoan. Iruñera doa Joanes Mailu, errege Henrikeren mandatuz, erresuma galduko herritarrak matxinarazteko, espainol inbasoreak kanpora egotz ditzaten. Espioi lanak ez dira horren errazak, ordea, nafar gehienen leialtasuna ez baita Mailurena bezain kartsua, eta gaztelau zitalek bai baitituzte euskaldunen artean ere beren zerbitzari eta eskumakilak. Abenturaz beterik dator Erresuma eta Fedea trilogia goraipatuaren amaierako eleberri hau: gudu odoltsuak eta amodio sutsuak, erregeen aretoak eta kartzela krudelak, mendeku eta traizioak, konspirazio eta sabotajeak, Mediterraneotik Pariseraino; horrez gain, malenkonia kutsu batek blaitzen du kontakizuna, urteak iragan ahala Mailu zahartu, mila jipoi hartu eta bere printzipioei uko egin ez dien bakarra ohartzen denean dela; azkenik, bada kontatzearen gorazarre bat ere, Mailuren etsai eta aldi berean miresle den Axular apaizaren bitartez gaurko irakurleoi egindako keinu gisa. Historia eta istorioa modu harrigarrian uztartzen asmatzen du Epaltzak, eleberri bikaina sortuz eta garaiko giroa ezin hobeto islatuz, umore eszeptiko bat erabiliz, maltzurtasuna eta pertsonaiekiko maitasuna batzen dituena, idazkera guztiz malgu, adierazkor eta biziaz.Ur-aparretan
Par Karlos Gorrindo Etxeandia. 2006
Gazte LiteraturaUsue, Elene eta Astrid hiru neska gazte dira itsasoa eta surf egitea biziki maite dutenak. Abentura eta misterioz beteriko…
nobela honetan, hiru neska gazte hauek maitasuna, adiskidetasuna eta lankidetza zer diren oso ongi ezagutuko dute. Mitologiara hurbilduko dira orrazi magiko baten bidez eta Rol jokoekin fikzioa aseko dute, harik eta aurkikuntza bitxi batek detektibearena egitera eramango dituen.Karlos Gorrindo Etxeandia Gernika, 1959. Informazio Zientzietan lizenziatua, kazetaria beraz, nahiz eta bizibide horretan inoiz jardun ez. Euskara irakaslea Gabriel Aresti euskaltegian. Orain arte argitaratu dituen lanak: Ni naizen hori nobela; Amaren begietan nobela; Trostan, hegan zein narrazean haur-gazte literatura; Hodei artean kulunka haur literatura; Zergatik ez? antzerki lan musikatua, haurrentzakoa, Euskalduna Jauregian aurkeztua, eta antzerki lanaren ipuin bertsioa Zergatik ez? izenburukoa; Neskazale gazte balentriak (itzulpena) Guillaume Apolinaire; Pirataren ibilaldia (itzulpena) Jack London; Artearen historia (itzulpena) testu liburua.Marrazkiak: MattinEgia esan
Par Peru Magdalena Arriaga. 2013
?Egia esan?, aho biko labana liburu honetan: hizketarako erabiltzen den makulua batetik, ederraren bilaketan egia oztopo ez baizik bidelagun agertzeko…
nahia bestetik. Aita desagertu zenetik hankamotz dabil Kimu semea. Barruko puzzlea berregin eta aitaren zuztarretaraino heldu guran, aitak aspaldi eginiko bidaia berregiten du, hark bidaian zehar idatzitako koaderno beltza lagun. Aita zoroa, aita artista, aita ganorabakoa, aita bizizalea. Haren lorratzari segika, ezinbestean, norbere barruraino doan bidaia batean murgilduko da Kimu. Narrazioari harilkatutako era askotako testuak erabili ditu egileak ?kantak, poemak, jendearen lekukotasunak?, hegaldi baten antza hartzen dutenak: itxuraz xede jakinik ez baina beti gora, libre, gure begien menera eta aldi berean gure eskuetatik urrun?Kankaleko misterioa
Par John Andueza Altuna. 2013
Kankal, Kantauri itsasaldeko herri bukolikoa. Oporrak pasatzeko paraje perfektua. Bi mila eta hamarreko uda, ordea, ez zen batere lasaia izan…
Kankalen. Alderantziz. Sasoi arraroa izan zen, oso arraroa. Ez konta inori, baina uztailean gizon bat agertu zen hilda hondartzan. Eta kazetari batek argazkiak atera zizkion hilotz ezezagunari...Damutzen ez direnak
Par Itxaso Araque Barriuso. 2012
Nobela honetan, hiru hari nahasten dira, beste hainbat hiritan gertatzen direnak: Londresen, Bartzelonan eta Berlinen. Denetan, gaztarotik helduarora doazen pertsonaiak…
ditugu, aro aldaketa horri loturik doazen erabakietan korapilaturik: garai bateko ametsei eutsi ala ez, konpromiso berriekin zer egin...Rasputin eta San Petersburgoko gauak
Par Joxemari Iturralde Uria. 2013
Gregori Efi movitx Rasputinek neurri berean eragin zuen San Petersburgo hirian mirespena nahiz gorrotoa. Besteak beste, sendatzaile ospea zuen; horregatik…
deitu zioten tsarren palaziora, Alexis printzearen odoljarioa sendatzeko. Konturatzerako, Alexandra tsarina Rasputinen esanetara jarria zegoen. Baina enperadoreak ez ezik, hiriko aristokrazia osoa erori zen haren eraginpean; emakumeak batik bat, ez ohiko intuizioari eta sexu-trebetasunei esker. Kondairak dio hiriko goi mailako dama ospetsuenek bisitatzen zutela haren logela. Gaztetan hordialdiak eta orgiak nagusi ziren sekta sekretu baten partaide izan zen, eta geroztik arau bihurtu omen zuen beretzat nahiz besteentzat bekaturik handienak egin eta eginaraztea, Jainkoaren barkamena jasotzeko. Rasputin Errusiako Romanov dinastiaren azken urteetan ospe handiko pertsonaia eztabaidatsua izan zen. Joxemari Iturraldek, hain justu, Errusiako azken tsarraren egunak berregiten ditu eleberri honetan.Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak
Par Goiatz Labandibar Arbelaitz. 2013
Europan barrena egindako ibilaldi baten tankeran egituratutako ipuin-bilduma honek, hamaika istoriotan zehar beste hainbat hiri ezagutaraziko dizkigu. Hendaia, Marseilla, Geneva,…
Venezia, Trieste, Ljubljana, Zagreb, Pula, Genoa eta Niza dira kontakizun hauetako agertokiak, eta hiri horietako tren geltokiek badute ipuinotan toki esanguratsua. Izan ere, hiri batetik edo ipuin batetik besterako bidaia egitea proposatzen zaigun liburu honetan, geltokiak beti dira istorio baten abiapuntu edo helmuga. Egileak lortu du hiri bakoitzaren funtsa jasotzea eta istorio bakoitzari dagokion kolorea eranstea, guztietan gaiak ezberdinak izan arren: askatasuna, alde bakarreko maitasuna, errutina, tokiz kanpo sentitzen denaren sentimendua...Versus
Par Karlos Linazasoro Izagirre. 2013
99 idazki, 99 gutun, 99 parabola, apotegma, aporia edo poema: estilo-ariketa sorta bat ondu du Karlos Linazasorok, naufrago bat asmatu…
sujet eta gaitzat, eta horren inguruko bariazioak sortu gero, doinu berberaren bihurritze, luzatze, luzitze eta adarjotzea balitz bezala. Asko dute testu hauek poesiatik, jolasetik, gogoetatik. Eta bertan, ezarian eta nahi ezta bezala, egileak hitz egiten digu bakardadeaz, eta oroiminaz, eta gauza konkretu eta abstraktuez, eta zeru-lurrez, eta itsaso-lehorrez, den eta ez den guztiaz eta ezerezazPiztiaren begiak
Par Alberto Ladron Arana. 2012
Kartzelan urteak pasatu eta gero, iraganeko zorrak garbitu nahi dituen gizasemea, batetik; negozio ilunak tarteko postutik baztertu zuten eta bere…
bizkarra zaindu behar polizia, bestetik. Ehiztari-sena dute biek, eta bata bestea harrapatu nahian dihardute, eginahal guztian. Erdian, berriz, nora ezean dabilen koitadu bat, duela urte batzuk bere familia ezbehar batean galdu zuena, eta orain familia berri bat osatu nahi lukeena. Alberto Ladron Aranak ohiturik gauzkan maisutasunez josi ditu eleberri bizi-bizi honen hariak, misterioa eta suspensea erabiliz irakurlearen arreta bereganatzeko.Bertan goxo
Par Karlos Linazasoro Izagirre. 2012
Beilatoki bat zabaldu du aitatxok, biziek hildakoei azken agurra modu itxurosoan emateko, eta izena ere ezin aproposagoa asmatu du, amari…
gustatu ez zaion arren: Bertan Goxo, azken bidaia hori gustura egin dezaten. Inaugurazio-festa bat ere antolatu du, eta bertara etorri dira nire eskolako lagun batzuk, alkatea eta zinegotziak, bertsolari bat, on Ernesto parrokoa eta jubilatuen autobuskada bat, ondoren pintxoak izango dira-eta, doan. Hortik aurrera, berriz... hobe duzu zerorrek irakurtzea, ez baitira denak esatekoak, ezta sinestekoak ere, bai ordea barre gogotik egitekoak.Bizkartzainaren lehentasunak
Par Iñaki Irasizabal Izagirre. 2013
2011ko uda da: ETAk erabakita dauka armak behin betiko uztea, baina oraindik ez du horren berri ofizialik eman. Aldi berean,…
erakundearen zuzendaritzan poliziak infiltraturik eduki duen satorra agerira atera da, eta hura diskrezioz zaintzea erabaki du Barne Sailak, Bilboko Errekalde auzoko pisu batean. Martin Goena, garai batean militante armatua eta gaur zinpeko guarda denak egingo ditu bizkartzain lanak. Lan erraza dirudi, praktikan sueten egoeran bizi baitira, baina kolore askotako jendea egon liteke interesatuta aukera hori zapuzteko. Iñaki Irasizabalek nobela beltz labur bat eskaintzen digu, ohi duen idazkera arin eta azkarraz ondua; oraingoan, baina, hainbat pertsonaia eta ohitura erakusteaz gainera, gure errealitate politikoari ere zukua atera dio gizartearen erretratu gazi-gozo bat osatzekoAurpegiko ubeldurak
Par Antton Kazabon Amigorena. 2010
Erietxean dago Matilde, senarrak emandako azken jipoiak utzitako arrastoak sendatzeko asmoz; bere burua defendatzeko, baina, erabaki gogorrena hartu behar izan…
zuen, eta orain luze eta zabal hitz egingo dute gertaera hartaz, haren zergatiez eta ondorioez, bere alaba Enarak, honen mutil-lagun Aingeruk, seme Lukaxek?Kaixo, Kattin
Par Antton Kazabon Amigorena. 2003
Kattin eta bere lagunak haserretu egin ziren, hainbat arrazoi zirela eta. Horren ondorioz, koadrilatik gabe geratu zen Kattin, eta beste…
ikastetxe batean hasi behar izan zuen. Gertatutakoa konpondu nahian, gutun bat idazten dio bere adiskide Garazik. Hortik aurrerakoa, liburu honen barruan ?Marta ispiluaren aurrean
Par Mitxel Murua Irigoien, Teresa Calo Fontán. 2012
Martarentzat sekulako lasaitasuna izan zen gehiago ez entzun behar izatea jendearen galderak, aholkuak, amaren negarrak. Baina, batez ere, guztiz lasaigarria…
izan zen ez jan behar izatea edo, familiaren aurrean disimulatzeko, jaten zuelako itxurak egitea, ezta botaka egitea ere. Martak, 17 urteko neska batek, bere bizitzako azken hilabeteak gogoratzen ditu ispilu baten aurrean.Larunbatean Bukowskin
Par John Andueza Altuna. 2012
Irailaren zazpian, Donostiako Bilintx institutuan ikasturte berria hasi da. Urtero legez, tribu ezberdinak nahastuko dira bertan: modernoak, frikiak, punkiak, hip-hoperoak…
eta apatxe bakartiak. Nerabe horien unibertso propioan murgilduko gara. Gazteen arteko harreman konplikatuak, teknologia berriak, sexua, drogak... rokan rola! Eta halako batean, institutuan norbaitek kamera txiki bat ezkutatuko du nesken aldagelako azken dutxan...Irurac bat
Par Jokin de Pedro Perez-Salado. 2008
Emazteaz libratu nahirik, hilketa perfektua antolatu du Garik: profesional baten esku utzi du egin beharrekoa, bera ez du ezerk lotzen…
gertaerekin, eta arrasto guztiek ezer ez dakien koitadu bat seinalatzen dute. Alabaina, gauzak ez dira nahi bezala irtengo, eta hortik aurrera korapiloa are gehiago bihurrituko da?Desio izeneko tren batean
Par Iñaki Serrano Lasa. 2011
Bi lagun, motxila bana, Inter-rail txartela Europan barrena bidaiatzeko: horra liburu honen abiapuntua. Hamaika abentura, pasadizo eta bitxikeria bizi izango…
dituzte Iker eta Jonek hiriz hiri, trenetan nahiz gazte-aterpetxeetan, ligatzeko asmoa beti gogoan, Internet gabeko aro batean.Urtebete itsasargian
Par Miren Agur Meabe Plaza. 2006
1936ko gerrari buruz idatzitako liburu historiko nahiz fikziozkoen artean toki berezia beteko du Miren Agur Meabek idatzi duen nobela xume…
baina eder honek. Urtebete itsasargian gaztetxoentzako eleberri bat da, gaztetxo bat duena protagonista eta kontalari. Jon gaztetxo bilbotar bat da, gerra hastean gurasoek Garraitzetara bidaltzen dutena (Lekeitioren irudikapen literarioa), osaba farozainarengana.Izu-izua
Par Jokin de Pedro Perez-Salado. 2012
Misteriozko hiru kontakizunek osatzen dute liburu hau, hirurak ere suspensearen eta izuaren artean kokatuak. Eskuburdinez lotuta, kartzelatik ihesi doazen bi…
morroietako bati, onik ateratzeko, besoa moztea beste erremediorik ez zaio geratuko lehenengo istorioan. Bigarrenean, Hondargane izeneko herri txiki batean, bizilagunak eta haren misteriozko etxeak eragingo dioten jakin-minak, amesgaizto bat bizitzera eramango du protagonista. Hirugarrenean, jaun baten eta morroi baten arteko menpekotasun gaiztoak sorturiko harreman bitxia ezagutuko dugu.Diamantezko miraria
Par Joxemari Urteaga Garmendia. 2006
Martin Aldiakoa mutikotan aitarik gabe geratu zenean, nekez susmatuko zuen bere bizitzak izango zuen aldaketa: bizimodua irabazi beharrez, etxekoak utziko…
ditu, baita Ondarroa bere sorterria ere. Beiragile jakintsu batengana joango da, Durangora, baina bidaia luze eta misteriotsuago batean abiatuko da laster, Galizia alderantz. XVIII. mende hasieran kokatutako nobela historiko eder bat idatzi du egileak, irakurgai gozagarria izateko osagai guztiak dituena: abentura, misterioa, bidaia, amodioa...